2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

IKUSLE ETA JAZARLE MOTAK



Ikusleak

·  ikusle aktiboak erasotzaileari zuzenean aurre egin, biktimari laguntza eskaini eta eskolako irakasleei egoeraren berri ematen dietenak dira. Frogatu da ikusle aktiboak dauden kasuetan, jazarpen-egoerak azkar hauteman eta+ konpontzen direla. Gutxiengo dira eta jazarpenaren aurkako politiken helburua ikusle pasiboak ikusle aktibo bilakatzea da.
·  ikusle pasiboak, jazarpenaren berri izan baina horri aurre egiteko ezer egiten ez dutenak, biktimaren alde azaltzeagatik beraiek ere biktima bilakatuko diren beldurrez, istiluetan ez sartzeagatik edota, ikusle amoralarengandik are eta gertuago, biktimarekiko enpatia ezaz. Ikusleen artean pasiboak gehiengo dira eta jazarpen egoerak aurrera jarraitzeko faktore giltzarri direla baieztatu da, jazarleen erasoak iraunarazi egiten baitituzte horrela.

·  ikusle amoralak, jazarpenaren salaketaren ardura besteei egotzi, jazarpena justifikatu eta batzuetan ere sustatu egiten duten lekukoak dira, biktimaren erasoen aurrean barre eginez adibidez, erasoetan zuzenean parte hartzen ez badute ere. Jazarlea ikusle amoral hauen agente eta ordezkari hutsa dela ere baieztatu da.




Jazarleak

 Jazarle aktiboa, modu zuzen eta agerikoan erasoak burutzen dituena da. Egindakoaz harro azaltzen dira eta eskolako aginteari aurre egiten diote. 

 Jazarle sozial zeharkakoa edo esku beltza, ezkutuan jarraitzaileak manipulatu egiten dituena biktima erasotzeko.

  Jazarle pasiboa edo jarraitzailea, jazarle aktiboa lagundu eta babestu egiten dutenak, bere erasoak goraipatuz. Berez ez dira gazte erasokorrak izaten eta liderraren babesa bilatzen dute, batzuetan haren beldur jokatuz. Beste batzuetan, gazte herabeak dira, erasotzailearen oldarra eta indarra miretsi eta imitazioz jokatzen dutenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina