2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

ZER DA BULLING-A?

ZER DA BULLYING-A? 

 

Gure gizartean denbora luzea daraman gai bat da, azken urte hauetan hainbat eta hainbat kasu komunikabideetan irtetearen ondorioz, oso ospetsu bilakatu den arazoa.
Bullying-a eskola umeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo.

 Gehienetan helduen presentziatik kampo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lortzea, gutxietsi eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Bullying-a ekintza ezberdinen bitartez eman daiteke:
  • Hitzen bidez lotzaraztea: iraindu, ezizenak jarri, norbaitiburuz gaizki hitz egin, norbaiti buruzko zurrumurruak zabaldu...
  • Mehatxu psikologikoak: beldurra sortarazteko mehatxuak, dirua edo helbururen bat lortzeko mehatxuak, edo, beste gabe, biktimari gauzak egitera derrigortzeko mehatxuak.
  • Eraso fisikoak: zuzenak; borrokak, jipoiak edo kokotekoak; zeharkakoak; Biktimaren materiala suntsitu, lapurreta txikiak...
  • Isolamendu soziala: biktimari taldean, lana egiterako orduan, jolasorduan... parte hartzen utzi ez, ezikusiarena eginez.
  • Erazo arrazista ere badago, zeinaren etnia eta kultura gutxitzeko kideak.
  • Eraso sexuala zeinak erasotua deseroso eta gutxietsi sentiarazi.
  • Azken urteotan teknologia berriak agertzeaz batera mobila eta mail-aren bidez ere mehatxu eta hitz eraingarri anonimoak bidaltzen hasi dira erasotzaileak.
Guzti honek biktimaren autoestiman eta identitate pertsonalean kalte handiak eragiten ditu. Eta okerrena da erasotzaile eta erasotua eskolan ia egunero ikusten dira.
 Erasotzailearengandik ihes ezin egiteak, beldur izugarria, antsietatea eta estresa sortzen dizkio umeari, ondorioz, suizidatzera edo behintzat hau pentsatzera ere irits daiteke biktima kasu batzuetan.





Perfil ezberdinak:

  1. Zapaltzaileak: pertsona oldarkorra, menderatzaile, besteen lekuan jartzeko gaitasuni kez duena, une oro besteen arreta erakarri nahi du. Gatazka guztiak indarkeriaz amaitzen ditu eta “ojo por ojo” legea jarraitzen du.
  2. Zapalduak: pertsona bakarti, lotsatia edo errudun sentitzen den aizan daiteke. Ez d ataldeko pertsona ospetsu bat eta horregatik bakartia da. Pertsona bildurti, lotsati, kezkatu eta urduria da, ez dakiena mugarik jartzen. 
  
 Bullying-a eta ziberbullying-a  Euskadin

 

Euskal gobernuak ziber bulling-aren aurkako lehen protokolo atera du.

Protokolo hau, EMICI-ren lanaren emaitza da, pertsona talde bat arazo baten aurean erantzuten dutena: ziberbulling-a.

Euskal herriko kontselariak protokolo hau sinatu du,eskoletako jazarpen guztiei aurre egiteko taldeak indartuko ditu.

Lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasle gehienen esperientzia ona da, baina ikasleen 16% lehen hezkuntzan eta 12% bigarren hezkuntzako ikasleek badiote jazarpenen bat jaso dutela eskolan.

Joan den urtean euskal herriko eskoletan 90 kasu jaso ziren, horietatik benetako 33 kasutean geratu zen. Kasu hauek eskolen barruan landu ziren erasotzailearekin, biktima eta taldearekin 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina